Niri buruz

ALUA sortu arte egindako nire ibilbidea kontatzen dizut.

Niri buruz

Gizarte Hezkuntza eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasi nituen. Urteak eman ditut hezitzaile gisa tailerrak ematen eta adin desberdinetako pertsonekin hainbat prozesutan bidelagun moduan. Ondoren, antropologo gisa dudan prestakuntza hobetzea erabaki nuen, eta ikerketa sozialeko master bat egin nuen. Une horretan hasi nintzen nire lana ikerketa sozialera bideratzen, emakumeekin eta haiei esleitutako rolekin lotutako gaien inguruan.

Maila pertsonalean, urteak dira ulertu nuela neure burua ezagutzea, desegitea, zaintzea eta berriro eraikitzea beharrezkoa eta funtsezkoa izango zela nire bidea jarraitu ahal izateko. Terapia psikologikoa, autozainketako eguneroko praktika bat txertatzea, nire gorputzarekin eta haren beharrekin berriz konektatzea, presen eta lehiakortasunaren zurrunbilotik jaistea, nire zikloetara konektatzea, haurtzaroa berrikustea, osotasun baten parte naizela ulertzea, nire bizi-bidea ezagutzea, galdu gabe ama izaten ikastea, eta abar luze bat, hitzetan azaldu ezin dena. Sendatzeko bide horretan urteak eman ondoren, ikasitakoa eman nezakeela ulertu nuen, eta ALUA imajinatzen hasi nintzen.

Hilekoaren hezitzaile gisa prestatu naiz, hilekoa eta haren zikloa oraindik ere ezezagunak direla uste baitut.

Sexu-hezitzaile gisa prestatu naiz, sexualitatea, giza bizitzan funtsezkoa izanik, tabu izaten jarritzen bait du, eta gazteek laguntza behar dute sexu-harreman osasungarriak eta errespetuzkoak sortzeko.

Emakume Gidari gisa trebatu naiz, ni energiekin, ziklikotasunarekin eta naturarekin batera naizelako.

Gaur egun, ALUAko lana eta UPV/EHUko irakaskuntza uztartzen ditut.

Hunkituta eta pozik nago proiektu honekin. Idatzi edo deitu eta hitz egin dezagun.

Irune

Niretzat Garrantzitsuak Diren Balioak

KOMUNITATEA

Pertsona bakoitzak bere lekua duela sinesten dut.

ERRESPETUA

Pertsona bakoitzak bere bizitza-bidea libre hautatzeko.

JOLASA ETA BIZITZA

Bizitza bizitzeko, jolasteko eta gozatzeko egina dagoelako.