Hezkuntza Komunitatea Eta Elkarteak

Ikasleekin eta hezkuntza-komunitatean inplikatutako pertsona guztiekin lan egiten dugu (irakasleak, gurasoak, jantokiko langileak, etab.), baita elkarteetako arduradunekin, begiraleekin eta abarrekin ere. Gai eta tailer bakoitza talde bakoitzaren beharretara egokitzen dugu, eta horregatik jarduera bakoitza desberdina da.

Zertan datza?

Taldearen adinari eta beharrei egokitutako dinamika eta formakuntzak sortzen eta burutzen ditugu gai hauek lantzeko:

  • Hilekoa eta ziklizidadea
  • Osasuna eta errespetua sexu-harremanetan
  • Pornografia eta horrek nerabeengan duen eragina
  • Gorputz-aniztasuna eta indarkeria estetikoa
  • Emozioen eta autozainketen kudeaketa
  • Bullyinga eta horren ondorioak; datuak eta irtenbide partekatuak

Gai horietakoren bat landu behar baduzue, jar zaitezte harremanetan eta proposamen pertsonalizatua sortuko dugu.

Gehiago jakin nahi duzu?

Proiektu honen xehetasunak ezagutu nahi badituzu, zure emaila hemen uztera gonbidatzen zaitut, jakin behar duzun informazio guztia bidaliko dizut.