Emakumeentzako Formakuntza Tailerrak

Elkarteetan, ahalduntze-eskoletan eta emakume-taldeetan lan egiten dugu, eskatutako gaiak eta egoerak kontutan izanik, proposamen propioa sortuz. Hilekoa eta haren ziklikotasuna, menopausian, sexualitate kontzientea, autozainketa, emozioak eta gorputz-aniztasuna bezalako gaiak lantzen ditugu.

Zertan datza?

Oso garrantzitsua iruditzen zaigu, emakumeok gorputzarekin eta gure burua zaintzeko beharrekin berriz konektatzea. Emakume garen aldetik, zaintzaile, garbitzaile, etxeko kudeatzaile eta familia-ekonomialariaren rola eman digute gehienoi; beraz, oso denbora gutxi izaten dugu geure burua zaintzeko eta atseden hartzeko. Horrela, gure premiekiko deskonexioa garatzen dugu aurrera jarraitu ahal izateko. Horregatik, garrantzitsua da gure artean bildu eta gai horiek lantzea.

Prestakuntza eta tailer bakoitza bakarra da, gaiak zein dinamikak eskaera eta egoera bakoitzari egokiak sortzen bait ditugu.

Gehiago jakin nahi duzu?

Proiektu honen xehetasunak ezagutu nahi badituzu, zure emaila hemen uztera gonbidatzen zaitut, jakin behar duzun informazio guztia bidaliko dizut.