Emakume Zirkuluak

Zirkulua antzinatik erabili den tresna bat da, komunitatea egiteko, partekatzeko, lana antolatzeko, erabakiak hartzeko, etab. Topatzeko modu bat da, non parte hartzen duen pertsona orok hitza har dezakeen eta entzun egiten zaion, non gertatzen dena errespetuz tratatzen den.

Zertan datza?

Emakumeen Zirkuluek gure artean egoteko eta hizpide ditugun gaiei buruz hitz egiteko espazio gisa balio digute, blokeoak askatzen eta gure arazoak eta egoerak partekatzen lagunduko diguten dinamikak burutuz. Modu lasaian, kritikarin eta epaiketarik gabeko errespetuzko lekuak dira zirkuluak.
Hilero emakumeen zirkulu irekia eta doakoa egiten dugu. Topatzeko, gure gauzez hitz egiteko, nola sentitzen garen partekatzeko eta guztioi ukitzen gaituzten gaiak lantzeko espazio bat.

Erlaxazioak, gorputz-mugimendua, dantza, meditazioa eta ibilaldi kontzienteak egiten ditugu.

Gehiago jakin nahi duzu?

Proiektu honen xehetasunak ezagutu nahi badituzu, zure emaila hemen uztera gonbidatzen zaitut, jakin behar duzun informazio guztia bidaliko dizut.