Kalamatraka

Familientzako topaketak naturan, barruan daramagun haurra berreskuratzeko eta hainbat esperientzia partekatzeko.

ZERTAN DATZA?

Familientzako topaketak sortzen ditugu, adin guztientzako. Hauetan lurraren ziklikotasuna, pertsonen arteko harremanak, familien arteko loturak, naturarekiko lotura eta bere zaintza eta abar lantzen ditugu.

Gizarte honetan emozioei behar duten espazioa emateke gaude oraindik, eta hauek, emozioak, KALAMATRAKA-n erdigunean jartzen ditugu. Jolasa, zarata eta musika zure tresnak, natura eszenatoki gisa hartuta.

Kalamatrakari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Proiektu honen xehetasunak ezagutu nahi badituzu, zure emaila hemen uztera gonbidatzen zaitut, jakin behar duzun informazio guztia bidaliko dizut.