Oroitzen

Prozesu parte-hartzaileak sortzen ditugu, eta, bertan, emakumeen bizi-esperientziak, ezagutzak eta iritziak partekatu, bildu eta ezagutarazten ditugu.

ZERTAN DATZA?

Gure amek, amonek, ahizpek eta emakume guztiek esperientzia batzuk partekatzen ditugu emakume jaiotzeagatik, eta esperientzia horiek, gehienetan, entzuten ez diren, lekurik ez duten eta ikusezin bihurtzen diren kontakizun multzoak sortzen dituzte. Kontakizun indibidualak eta kolektiboak partaidetza-prozesuetan biltzen ditugu, eta horiek zabaltzeko eta ezagutarazteko bideak sortzen ditugu. Batzuetan udalerri-prozesuak izaten dira, eta inguruko emakumeek parte hartzen dute. Beste batzuetan, gaikako lanak dira; adibidez, gaur egun, erditzeen kontakizunak biltzen dituen lan bat amaitzen ari gara.

Emakumeen bizipenak, haien esperientziak, elezaharrak eta haien ezagutzak gure gizartearen kultura-ondarearen parte dira, beren lekua emateko garaia da.

_Recortar grupo_13

Oroitzen buruz gehiago jakin nahi duzu?

Proiektu honen xehetasunak ezagutu nahi badituzu, zure emaila hemen uztera gonbidatzen zaitut, jakin behar duzun informazio guztia bidaliko dizut.