ILUNTASUNAREN ARGIA

Zenbatetan sentitu zara triste?

Zenbatetan sentitzen zara gaizki?

Zenbatetan gauzak ez dira nahi bezala atera?

Zenbatetan haserratu zara zurekin edo beste batekin?

Zenbatetan?

Askotan iluntasunak beldurtzen gaitu. Gauza txarrez, galeraz edo sufrimenduz beteta dagoela pentsatzen bait dugu. Baina iluntasunak ere badu bere zentzua: bertan erein daiteke hazia, bertan egiten dugu barne-bidaia, eta bertatik sortzen da argiaren indarra.

Ez gara beti konturatzen, baina argia zabaltzeko iluntasuna ere beharrezkoa da. Egun euritsuen ostean agertzen den eguzkiak beste balio bat hartzen du, eta gau beltzaren ondoren egunsentiak beste edertasun bat.

Dena argia denean ere, bidea ez da ain argia.

Bizitzako une zailek askotan gure mugak erakusten dizkigute, eta aldi berean gure indarra ere bai. Iluntasunean, gure barrenak entzuten ditugu, eta geure buruarekin konektatzen gara. Horregatik, iluntasuna ez da gainditu behar dugun zeozer, bizitzeko primerako tresna da, beti ere, argitasunerako bidea bilatzen dugunean.

Iluntasunetik igarotzean, argiak dimentsio berri bat hartzen du. Ez da soilik argi fisikoa, baizik eta barne-argi hori: lasaitasuna, konfiantza eta gure bidearen zentzua.

Ez da erraza iluntasuna onartzea, benetan beldurtzen bait du. Baina, ez ahaztu, bizitza argitsua izateko ezibestekoa izaten da askotan. Argiak iluntasuna behar du, iluntasunak argia behar duen beste.

Besarkada erraldoia zuretzako 🌸