Proiektuak

Topaketak, dinamika parte-hartzaileak eta Zirkuluak sortzen ditugu banakako, familiako eta taldeko prozesuetan laguntzeko helburuarekin.

Naturarekiko lotura, musika, jolasa, mugimendu kontzientea, intuizioaren garapena, taldean partekatzea… dira gure tresnetako batzuk.

ALUAren barruan gure lanaren funtsa gordetzen duten hiru proiektu sortu ditugu. Horietan hainbat gai lantzeko topaketak proposatzen ditugu, guztiak autozaintzarekin, autoezagutzarekin eta ahalduntzearekin lotutakoak.

ZER LORTU NAHI DUGU?

Gure helburua

ALUAren helburua da norbanakoa hobeto ezagutzera hurbiltzea, bakoitza bere premiekin eta autozaintzarekin berriz konektatzera. Uste dugu beharrezkoa dela pertsona bakoitzak bere lekua zein den ulertzea eta merezi dituen aukerak sortzen ausartzea.

Horregatik, partekatzeko, ikasteko eta elkartzeko topaketak sortzen ditugu. Gure hiru proiektuak helburu horren alde lan egiteko sortu dira; OROITZEN emakumeen betiko bizitza-esperientziak, ikusezin bihurtutakoak, ahalduntzea eta ikusaraztea; URA, nor garen gogoratzeko eta gure urek kontatzen digutena entzuteko; KALAMATRAKA, naturako topaketak, familien artea eta familia bakoitza osatzen duten pertsonen artean berriz konektatzeko.