Topaketak, dinamika parte-hartzaileak eta Zirkuluak sortzen ditugu banakako, familiako eta taldeko prozesuetan laguntzeko helburuarekin.

Naturarekiko lotura, musika, jolasa, mugimendu kontzientea, intuizioaren garapena, taldean partekatzea… dira gure tresnetako batzuk.

NI

Irune Robles Egozkue naiz, etengabeko ikaskuntzan eta autoezagutza prozesuan dagoen emakumea.

Proiektu hau ibilbide profesional luzea eta sendatze pertsonaleko ibilbidea uztartzearen ondorioz sortu da.

ALUAn pertsonak, familiak eta taldeak elkar hobeto ezagutzen eta beren gorputzarekin eta beharrekin konektatzen laguntzeko espazioak sortzea dugu helburu.

Funtsezkoa da bakoitzak dugun balioa gogoratzea eta bizitza benetan behar eta sentitzen dugun bezala bizitzeko eskubideaz jabetzea.

Gure zerbitzuak

GURE LAN ILDOAK

Gure helburua autoezagutzarekin eta autozaintzarekin lotutako gaiak lantzea da; sexualitatea, ziklikotasuna, hilerokoa, pornografia, gorputz-aniztasunarekiko errespetua, emozioak, ahalduntzea, etab. Horretarako, talde bakoitzari egokitutako tailerrak eta topaketak sortzen ditugu.

proiektuak

GURE PROIEKTUAK

ALUAren barruan gure lanaren funtsa gordetzen duten hiru proiektu sortu ditugu. Horietan hainbat gai lantzeko topaketak proposatzen ditugu, guztiak autozaintzarekin, autoezagutzarekin eta ahalduntzearekin lotutakoak.

2024ko abenduaren 2a

Emakumeen Zirkuluak: Topagunea, Babesa eta Partekatzea

Zirkulua antzinatik erabili izan den tresna da, komunitatea sortzeko, gai ezberdinen inguruan partekatzeko, lana antolatzeko, erabakiak hartzeko, eta abar. Forma borobilak, berdintasunean eta jerarkiarik gabeko

Ezagutu gaitzazu

Egon eguneratuta

Ezagutu hemen egin ditugun azken jarduerak eta blogean argitaratzen dugun guztia.